Trintxerpen izango da topaketa. Kera elkarteak hitzaldia eskainiko du bertan, emakume ijitoak, giza eskubideak eta komunikabideak hizpide.
Jatorri askotariko emakume pasaitarrek elkar ezagutzeko guneak saio berri bat izango du ostiral honetan, hilak 18, 17:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan. Kera emakume ijitoen elkarteko kideek eskainiko dute hitzaldia, Erromanien erresistentzia: emakume ijitoak, giza eskubideak eta komunikabideak titulupean.
Pasaiako Udaleko Berdintasun arloko arduradunek ohartarazi dute tailerra “oso interesgarria” izango dela, eta edozein emakume izango dela ongietorria. Izena eman nahi duenak
posta elektroniko bidez mezua idatzi edo 943 34 40 34 telefonora dei dezake.