Rap gaua La Furia eta Elvirus abeslariekin Errenteria-Oreretan
Ekitaldia Lekuona Fabrikan izango da larunbatean, 20:00etan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/03/01_lafuria_rodaje_44-2048x1367-1.jpg)
Rap jarraitzaileek La Furia eta Elvirus zuzenean ikusteko aukera izango dute larunbat honetan. Ekitaldia Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan izango da, 20:00etan. Sarrerak eskuratzeko hiru bide daude:
- Online, hemen klik eginez.
- Lekuona Fabrikan (astelehenetik ostiralera 09:00 – 20:00 / larunbatak 09:00 – 14:30).
- Ikuskizunaren egunean, leihatilan ordubete lehenago, beti ere sarrerak agortu ez badira.
Sarrerek 8 euroko prezioa dute.