Trafikoan aldaketak Trintxerpen asfaltatze lanengatik
Barrutiko Arrandegi kalea astebetez itxita egongo da.
Pasaiako Udalak asfaltatze lanak egingo ditu Trintxerpeko Arrandegi kalean. Hilaren 21ean, astelehena, hasiko dira, eta astebeteko iraupena izango dute lanek. Hori dela eta, aldaketa nabarmenak egongo dira trafikoan:
- Arrandegi kalea trafikora itxita egongo da eta gaineko aparkalekuak kenduko dira.
- Herriaren goiko alde osorako irteera Azkuene kaletik egin beharko da.
- Garaje-plaza duten bertakoak 20:00etatik 8:00etara bitartean sartu eta atera ahal izango dira.
- Negozioek aldez aurretik jakinarazi beharko dute zamalanak egiteko asmoa duten, eta egoeraren arabera sartu eta atera ahal izango dira.
- Serafin Esnaola plazako garajeetara sarrera eta irteera Gudari Plazatik egingo da.
- Terranova kalea norabide bikoitzekoa izango da eta bertakoentzat soilik.
Zalantzak dituzten herritarrek badute Udaltzaingora deitzea 943 00 43 00 telefonora.