'Ustekabean topo' solasaldia Niessen Kulturgunean
Eireko esperientzia aztertzeko solasaldia antolatu du Foro Sozialak.
Testuinguru edo jarrera polarizatuetan kokatu diren pertsonen eta taldeen arteko elkarrizketak bultzatu nahi ditu Foro Sozialak. Hori dela eta, solasaldia antolatu du Errenteria-Oreretan hurrengo ostiralerako, martxoak 18. Solasaldian Eireko esperientzia izango dute hizpide. Michael Culbert, IRAko boluntario ohiak; Roger McCallum, RUCeko kide ohiak; eta Lee Davis, Britainia Handiko armadako kide ohiak parte hartuko dute.
Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean egingo den solasaldia Aitzpea Leizaolak moderatuko du, eta itzulpena egongo da. Bertara joan ezin dutenek, badute solasaldia Foro Sozial Iraunkorraren Youtube kanalean jarraitzea, edo hemen klik eginez.