Gaurtik aurrera hasiko dira sanpedrotarrak Korrikarako prestatzen
Korrika kulturalak gaur hartuko du abiada San Pedron, hitzaldi-kantaldi batekin. Apirilaren 10era arteko egitarau oparoa prestatu dute.
20. Korrika, San Pedron. Artxiboko irudia. 2022ko Korrika kulturalak San Pedron lur hartuko du gaurtik apirilaren 10era arte, euskararen aldeko egitasmoari ongi etorria emateko. Hona hemen Aek-k prestatu duen egitarau oparoa:
- Gaur, hilak 18. Hitzaldi-kantaldia. Francoren mende kantatzen genuenean. 19:30ean, Antxetan. Colette Larraburu idazle eta kazetariaren eta Gexan Alfaro idazle, kazetari eta euskaltzain urgazlearen eskutik.
- Etzi, hilak 20. Brianen bizitza antzezlana, 19:30ean, Udal Aretoan.
- Apirilak 2, larunbata. Entsalada lehiaketa, 19:00etan, Antxetan eta Andoni Oilokiegiren kontzertua 21:00etan Arraunlarin.
- Apirilak 7, osteguna. Uhinak dokumentala, 18:45ean, liburutegian.
- Apirilak 8, ostirala. Korrika txikia 15:30ean, eta jarraian, merienda eta buruhandiak.
- Apirilak 9, larunbata.
- 17:00etan, Euskara konkista dezagun.
- 18:00etan, Pirata garrapataren abenturak.
- 19:30ean, Herri triki jotze poteoa.
- Apirilak 10, igandea. Salda beroa 04:30ean Antxetan, 05:01ean Korrikari ongi etorria emateko.
