Altamirako bigarren igogailua egiteko lanak hasi dira
Udalak adierazi du urri alderako martxan izango dela herrigunea eta auzoa lotuko dituen bigarren igogailua.

Altamirako bigarren igogailua egiteko lanak hasi dira jada. Udalak jakinarazi du urrirako gutxi gorabehera martxan izan daitekeela irisgarritasun azpiegitura. Orotara, 716.000 euroko kostua du hirigintza lanak, horietatik 300.000 Eusko Jaurlaritzak jarri dituelarik. Construcciones Echaide enpresa egiten ari da obrak.
Bekoerrotatik Altzate ingurua doan igogailuaren jarraipena egiteko egingo dute bigarrena. “Altamira etxebizitza asko dituen auzoa da, eta bizilagunek beti adierazi dute irisgarritasun arazo handiekin bizi direla”, nabarmendu du udalak. Hala, une honetan gunea atontzeko lanak egiten ari dira, obraren planteamendu orokorrarena zehazki. Aldi berean, hainbat zuhaitz moztu dituzte igogailua eta pasarela egin ahal izateko.