Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

‘Pirinioetako bidea’ aurkeztuko du bihar Gure Eskuk

Aurkezpen ekitaldia Niessenen izango da, 12:00etan. Bertan proiektuaren nondik norakoak aipatuko dira, eta Oarsoaldeko herritarrei uztailaren 2an argiztatuko duten tontorra zein den zehaztuko diete.

Mendizale bat Kataluniako bandera eskuan duela.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2022/03/18

Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak egitasmo berri bat jarri du martxan: Pirinioetako bidea. Proiektu horren barruan, uztailaren 2an, Kataluniako hainbat eragilerekin batera, 300 gailurretik gora argiztatuko dira Pirinio osoan zehar, Hondarribiko Higer lurmuturretik Creusera (Girona).

Gure Eskuren egitasmoan parte hartzeko izen emateak jada irekiak daudela zehaztu du Jexux Olaziregi plataformako kide oiartzuarrak. Horiek www.pirinioetakobidea.eus webgunean egin behar dira, hamar euroko prezioan. Hori dela eta, proiektuaren nondik norakoak zehazteko, Oarsoaldeko aurkezpena egingo dute bihar Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean, 12:00etan, Amalur Alvarez Gure Eskuren bozeramailearen eskutik. «Egitasmoaren gako politikoak eta eskualdera nola lurreratuko ditugun azalduko dugu. Argiztatuko ditugun mendiak zein diren zehaztuko dugu eta bertan egin daitezkeen planen inguruan mintzatuko gara», eutsi du Olaziregik.

Euskal herritarrek 115 gailur argiztatuko dituzte guztira, Jazkibeldik Benasqueraino. Olaziregik aipatu du Oarsoaldeko herritarrek zehaztuak dituztela dagoeneko argituko dituzten gainak. Pasaitarrak eta lezoarrak Jaizkibelera bideratuko dituzte; errenteriarrak Zariara igoko dira; eta oiartzuarrak Errenga eta Bianditz mendietan izango dira.

Egitasmoaren antolatzaileek hautatu dituzten tontorrak bi multzotan sailkatu dituzte: gailur berdeen taldea eta gorriena. Gailur berdeek ez dute aparteko zailtasunik, eta jende gehienarentzat dira irisgarri. Aurrez aipatutako tontor guztiak —Jaizkibel, Zaria, Errenga eta Bianditz— gailur berdeen taldean sailkatu dituzte antolatzaileek. Baina gailur irisgarriez gain, badira mendizale trebatuentzat soilik egokiak diren tontorrak: gailur gorrien bidez izendatu dituztenak. Olaziregik azaldu du horien artean sailkatu dutela Aiako Harria, zailtasunak izan ditzakeelako, «baina edonork eman dezake izena tontor horretan gurekin harremanetan jarrita».

Oarsoaldeko udalerri bakoitzeko herritarrei gailur bat egokitu bazaie ere, plataformako kideak baietsi du parte hartzaileak egokitu ez zaien tontor batera ere joan daitezkeela. Adibidez, oreretarrei Zariara joatea egokitu zaien arren, Bianditzera igotzeko aukera dute.

Nazioartera mezua

Pirinioetako bidea egitasmoan Euskal Herriaren eta Kataluniaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeaz gain, nazioartera mezu bat bidali nahi dutela nabarmendu du Olaziregik: «Nazioartean kokatzen dugu bereziki arreta gunea. Azken asteetan ikusten ari gara subiranotasuna gaizki kudeatzea gatazkaren iturburu izan daitekeela. Guk planteatzen duguna da gatazka politikoek irtenbide politikoak izan behar dituztela nahitaez, eta aldarrikapen horrekin planteatu dugu hasieratik iniziatiba hau. Azken asteetan gertatutakoak gure argudioak indartzera eraman gaitu».

Egitasmoa kataluniarrekin batera antolatu dute. «Markoa konpartitzen dugu. Beti esan dugu gehiago izanda errazago lortuko ditugula helburuak», nabarmendu du Olaziregik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.