Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udako Oporrak programa aurkeztu dute

Izen emateak hilaren 28an ireki eta apirilaren 15ean itxiko dira. Errenterian erroldatutako haurrei eta herriko ikastetxeetan ikasten duten ikasleei bideratutako programa da.

Xabier Sanchez, Bea Martin eta Ibai Narbarte gaurko agerraldian.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/18

Udako Oporrak programa berriro itzuliko da Errenteria-Oreretara eskaintza anitz eta zabalarekin, eta gaur goizean aurkeztu dute Kaputxinoetako ludotekan Xabier Sanchez Gazteriako zinegotziak, Ibai Narbarte programaren koordinatzaileak eta Bea Martin Gazteriako dinamizatzaileak.

Ludoteka eta Gaztelekuek zerbitzuak eteten dituzte ekaina bukaeran, hori dela eta, Udako Oporren programarekin itzuliko direla zehaztu du Xabier Sanchezek, udan, ikasturtean bezala, gazteek aisialdi hezitzaileaz gozatu dezaten. Aisialdi horren helburu nagusia baloietan eta eskubideetan heztea dela nabarmendu du zinegotziak, hala nola, parekidetasunean, parte hartzean, inklusioan edo euskaran oinarritzen dena.

Udako Oporrak programan parte hartzeko izen emateak hilaren 28an, astelehena, irekiko dira. Izen emateko epe hori hiru astez luzatuko da, apirilaren 15a bitarte. Programa horretan Errenteri-Oreretan erroldatutako haur guztiek eta herriko ikastetxeetan ikasten duten ikasle guztiek hartu dezakete parte.

Inskripzioak bi modutara egin daitezkeela aipatu dute: telematikoki eta presentzialki. Udaletik izen emateak telematikoki egitea gomendatu dute. Horretarako, interesdunek Gazteriako webgunetik egin beharko dituzte, martxoaren 28tik apirilaren 15era. Horrez gain, izen emateak presentzialki ere egin daitezkeela konfirmatu dute. Horretarako, Zu arreta zerbitzuan hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da 943 44 96 00 eta 010 telefonoetara deituta. Inskripzioak presentzialki egin nahi dituztenek Gazteriako webgunean aurkituko duten inprimakia eraman beharko dute, eta izen emateak martxoaren 28tik apirilaren 8ra izango dira.

Lau eskaintzarekin dator programa

Pandemiaren eraginak apalduz doaz gutxika, baina egungo segurtasun neurrietara egokitu behar izan dutela aipatu dute antolatzaileek. Aurtengo plaza kopuruak mugatuak izango badira ere, iazko 6 edo 8ko taldeak 10 edo 12koak izango dira aurten. Gainera, aurten hamar egunez parte hartzeko eskaintza berreskuratu da (aurreko urtean bost eguneko txandak antolatu zituzten).

Guztira lau eskaintza proposatu dituzte Gazteria sailetik. Lehena, ‘Txikiak’ izenekoa da, eta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei eskaini zaie. Bigarrena, berriz, ‘Handiak’ izenekoa da, eta 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako gazteei bideratu zaie. Programa horiek ekainaren 24tik uztailaren 21era antolatu dituzte, eta egingo diren bi txandetatik batean parte hartu ahal izango dute. Bi programa horietarako plazak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, bi programen artean 380 plaza eskainiko dira eta haurrak ezingo dira taldeka apuntatu.

Horrez gain, Erdiguneko, Beraungo eta Markolako espazioez gain, aurten beste bi gune ahalbidetu dituzte ekintzak burutzeko: Beraungo frontoia eta Kaputxinoetako ludoteka.

Tarifak honakoak izango dira: ‘Txikiak’ programakoek 42,10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ‘Handiak’ taldekoek, 52,60 euro.

Eskainiko den hirugarren programa ‘Errenteabentura’ izango da. Iaz estreinatu zen, eta izan zuen harrera onaren ondoren berriro proposatu dute. Programa hori 2009 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei bideratu zaie, goiz eta arratsaldeko saioan. Bertan, hainbat jarduera eta egun osoko txangoak izango dituzte. Programa horrek txanda bakarra izango du, uztailaren 4tik 15era, eta 80 pertsonek hartu ahal izango dute parte. Ekintza horien prezioa 63 eurokoa izango da.

Azken eskaintza kanpamendu bat da, eta 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako gazteak Beireko (Nafarroa) aterpetxera joango dira uztailaren 4tik 13ra. Kanpamendu horrek 210 euroko prezioa du, eta 50 gazterentzako tokia egongo da.

Azken bi programa horietan parte hartzeko (‘Errenteabentura’ eta Beire), apirilaren 25ean egingo den zozketaren bidez esleituko dira plazak. Zozketa hori Gazteriako webgunean ikusi ahal izango da apirilaren 26an, 15:00etatik aurrera.

Hobariak eta arreta

Udaletik gogorarazi nahi izan dute hobariak izango dituztela familia ugariek eta seme-alaba batek baino gehiagok izena ematen duten familiek. Diru sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza jasotzen duten familientzako ere hobariak egongo dira.

Horrez gain, behar espezifikoak dituzten parte hartzaileei laguntzeko langile kualifikatuak kontratatuko dira.

Eskaintza guztiaren gaineko informazioa eta parte hartzeko irizpideak Gazteriako webgunean aurkituko dituzte interesdunek. Nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943 44 96 06 telefonora deitu daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.