Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezokuak bildumaren laugarren liburua aurkeztu dute

Gezala Auditoriumean egindako aurkezpenean liburuan parte hartu duten pertsonek hitz egin dute.

Gezalan egindako aurkezpena. Ezkerretik hasita: Jose Luis Agirretxe (hizkuntza ikuskaritza eta aholkularitza), Lander Zurutuza (marrazkilaria), Mikel Susperregi (testuen idazlea), Garazi Ugalde (abestiaren letraren sortzailea) eta Iñaki Labaka (abestiaren doinuaren sortzailea).
Erik Salazar
Lezo
2022/03/19

Lezoko Gezala Auditoriumean aurkeztu dute Lezokuak bildumaren laugarren liburua, goizeko hamabiak pasatxo zirenean. Bertara gerturatu diren lezoarrek liburuan parte hartu duten pertsonen hitzak entzuteko aukera izan dute. Laugarren liburu ilustratua da gaur aurkeztu dutena, eta Esklaboen barrakoiak du titulutzat.

Bertan, Lezon jazotako lan behartuen eta trabajadore horien bizi baldintzen berri ematen da. Hortaz aparte, herriko emakumeek arropak garbitzen, josten eta soberan zuten janari eskasa emanez presoei eskainitako laguntza ere agerian geratzen da liburuan. 

Hizlariek hitza hartu baino lehenago, Lezoko Udaleko Kultura zinegotzia den Ion Pombarrek hitz egin du, liburuan bere ekarpena egin duten guztiei eskerrak emateko. Jarraian, hizkuntza ikuskaritza eta aholkularitza lanak egin dituen Jose Luis Agirretxek liburuaren nondik norakoak aipatu ditu. Liburuaren helburua frankismoak mendekuz presoei ezartzen zitzaien zigor krudelaren berri ematea adierazi du. Bide horretan, Lezoko herritarrek, kasu askotan, andreek, preso horiei ematen zieten laguntza eta elkartasuna ere islatuta dagoela jakitera eman du Agirretxek.

Lander Zurutuza liburuak dituen marrazkietaz arduratu da. Liburua irakurtzeko gonbita luzatu die lezoarrei, batez ere gazteei, bere esanetan liburuak ondo laburbiltzen duelako herrian eta etxeetan gertatutakoaren tragedia. 

Bestetik, Mikel Susperregi testuaren sortzaileak ipuin ilustratua irakurtzeko oso erraza dela gogorarazi du, eta 30 minututan dena jarraian irakurtzeko gomendioa egin du. Berarekin lanean ibili direnei ere eskerrak eman dizkie.

Azkenik, bideokliparen egileek hitz egin dute. Alde batetik, Garazi Ugalde, abestiaren letra idatzi duenak; eta bestetik, Iñaki Labakak, idatzitakoari doinua jarri dionak. Lehenengoak, liburuan aipatzen diren emakumeei aurpegia jartzea eta erakutsi zuten elkartasunari ahotsa ematea beharrezkoa zela azpimarratu du. Bigarrenak proiektu honetan bizi izan duen esperientzia izugarria aipatu du, eta eskerrak eman dizkie bideoklipean parte hartu duten guztiei. 

Aurkezpena amaitu ostean, grabatutako bideoklipa emititu dute. Jarraian ikusi dezakezu bideoklipa. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.