Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatuko dute larunbatean Pasaian
Illumberen mende erdia ospatzeko egitarauaren baitan, trikitilariek lau barrutiak hartuko dituzte hilaren 26an.
Trintxerpeko Illumbe Musika Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten, eta mende erdia ospatzeko egitarauaren baitan, Euskal Herriko Trikitilari Egunarekin gozatua hartuko dute pasaitarrek datorren larunbatean, hilak 26.
Egitarau oparoa prestatu dute Illumbek eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa nahiz Iparraldeko 500 musikari inguruk egingo dute bat harekin.
Joan den astean aurkeztu zuten jardunaldia Juanje Neira, Illumbe Musika Elkarteko presidenteak; Andoitz Antzizar, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko idazkariak; eta Iker Goenagak, de Pasaia Musikaleko irakasle eta Euskal Herriko Trikitxa Elkartearen zuzendaritzako kideak.
Hona hemen larunbaterako plana:
- 11:30ean musikariek lau barrutietan lur hartuko dute.
- 12:00etan lau kalejirak martxan jarriko dira.
◦ Trintxerpeko ibilbidea: Gernika plaza, Euskadi etorbidea, Jaizkibel kalea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea, Gudarien plaza, Serafin Esnaola.
◦ San Pedroko ibilbidea: Bou Navarra plaza, San Pedro kalea, Torrea, kale zaharra, frontoia.
◦ Antxoko ibilbidea: Gure Zumardia, Eskalantegi kalea, Hamarretxeta, Blas de Lezo, Eskalantegi, Gure Zumardia.
◦ Donibaneko ibilbidea: Meipi, Donibane kalea, Bonantza, Santiago plaza. - 13:00etan, kontzertuak lau barrutietan. Iraupena: 30-45 minutu inguru.
◦ Trintxerpen: Serafin Esnaola plazan.
◦ San Pedron: Frontoian.
◦ Antxon: Gure Zumardian.
◦ Donibanen: Santiago plazan. - 14:30ean herri bazkaria, Cirizan.
- Bazkaldu ondoren Ekaitza taldeak txikientzako zenbait joko egingo ditu.
- 18:00etan, musikari guztiak, martxa bateratuan, Cirizatik abiatuko dira kalejiran, Gudarien plazatik eta Serafin Esnaolatik igaro ondoren, Gernika plazaraino. Bertan, “familia argazkia” egin eta topaketari bukaera emango diote.
Honakoak dira barruti bakoitzean zuzenean arituko diren musika taldeak: Triki Blinders (Lapurdi), Trikidantz (Nafarroa), Iratzar (Gipuzkoa) eta Korrontzi (Bizkaia). Antolatzaileek ez dute oraindik erabaki zein taldek jardungo duen barruti bakoitzean.