2022/3/21

Bazterrak Txukuntzen auzolana

Herriko txokoak auzolanean garbitzera deitu dute

Herriko txokoetan agertzen diren hondakinek sortutako kezkak batu ditu Bazterrak Txukuntzen herritar taldea eta Oiartzungo Udala.

HAPOari buruzko partaidetza saioak, bihar, Trintxerpe eta San Pedron

Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria diseinatzeko bilkura bana egingo dute barrutiko. Online ere parte har daiteke.

URA Agentziak hobekuntzak egin ditu Oiartzun ibaian

Fanderia eta Lartzabal auzoetako Oiartzun ibaiaren birnaturalizazio egitasmoaren barruan, Fanderiako ibai meandroaren kontserbazio eta egonkortze lanak garatu ditu URA Agentziak martxoan.

Euskal Herriko Trikitilari Eguna ospatuko dute larunbatean Pasaian

Illumberen mende erdia ospatzeko egitarauaren baitan, trikitilariek lau barrutiak hartuko dituzte hilaren 26an.

Madalenak prestatzeko lehenengo bilera deitu dute

Bilera ostiralean izango da, martxoak 25, 19:00etan Reina Aretoan.

Arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako bidean aurrera egin dute

700dik gora lagunek egin dute bat Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako XXV. Martxarekin. Trintxerpetik Donostiara eman dituzte pausoak.

Gertatutakoa ez ahazteko ekitaldia

Frankismoak errepresaliatutako maisu-maistrei omenaldia egin diete, Lezoko Udalaren Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldearen ekimenez.

Txapelketan ari diren bikote batzuk Antton Toledo epailearekin.

Emakumeen pala txapelketa hasi da, sei partidekin

Lau multzotan banatu dituzte hamabi bikoteak, ligaxka moduan aritzeko. Gizonen bost kanporaketa jokatu dituzte.

miro casabella

Neguko kontzertua eta zarrabete topaketa, larunbatean

Soinuenea hogeigarren urteurrena ospatzen ari da martxoan, eta larunbateko ekitaldi sortak jarriko die ginga.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-21)

Areto futboleko talde nagusiak Mondrateri erraz irabazi dio. Saskibaloiko bi taldeek galdu egin dute.

Datorren sasoirako kamiseta egiteko lehiaketa abiarazi du Sanpedrotarrak

Marrazki irabazlea arraun elkartearen hurrengo denboraldiko kamiseten irudi izango da. Datorren ostiralera arte aurkez daitezke lanak.

91 herrialde Lekuonako eskaileretan

Gaurko Arrazakeriaren Aurkako Egunaren harira, errenteriarren jatorriari erreferentzia egiten dieten liburuekin apaindu dute eskailera.

42 urteko gizonezko bat atxilotu dute Pasaian, droga trafikoa leporatuta

Alkoholemia kontrol batean 23 speed gramo hauteman zizkioten gizonezkoari. Ihesari ematen saiatu zela esan du Ertzaintzak.

San Marko egunean artisau postuak jar daitezke

Apirilaren 24ko erromerian (igandea da) postuak jarri nahi dituztenek eskaera egin behar dute ZU! arreta bulegoan.

'Feminismoa atzo eta gaur: ibilaldi bat historian zehar', Bekoz Bekon

Belen Fornies Bellok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Bekoz Bekoren Antxoko lokalean. 18:30ean hasiko da saioa.

Gehiago