'Feminismoa atzo eta gaur: ibilaldi bat historian zehar', Bekoz Bekon
Belen Fornies Bellok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Bekoz Bekoren Antxoko lokalean. 18:30ean hasiko da saioa.
Martxorako Pasaiako Mugimendu Feministak antolaturiko egitarauaren baitan, Bekoz Bekok hitzaldia prestatu du, udalarekin elkarlanean, datorren ostegunerako. Elkartearen Antxoko lokalean elkartuko dira.
Belen Fornies Bellok feminismoaren historian zehar errepasoa egingo du, egunera arteko egoerara heldu arte, Feminismoa atzo eta gaur: ibilaldi bat historian zehar titulupean. 18:30ean hasiko da mintzaldia.