91 herrialde Lekuonako eskaileretan
Gaurko Arrazakeriaren Aurkako Egunaren harira, errenteriarren jatorriari erreferentzia egiten dieten liburuekin apaindu dute eskailera.
Gaur da Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Lekuona Fabrikan bat egin dute datarekin, esku artean dituzten baliabideekin: liburuak. Hala, errenteriarren jatorriari erreferentzia egiteko 90 liburu aukeratu eta kultur espazioaren eskaileretan jarri dituzte, jatorri bakoitzeko liburu bana. Aste osoan izango dira jarrita.
Hori gutxi ez, eta gaur ere Poesiaren Nazioarteko Eguna da. Horri keinu egiteko, Londonen bizi den Warsan Shire somaliar errefuxiatuaren olerki batekin eskailera horien ondoko leihoak apaindu dituzte, testua hainbat hizkuntzatan delarik. Hori eta arrazakeriaren kontrako beste hainbat mezu irakurri ahal izango dituzte bisitariek.