Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-22)
Touringeko mutilek urrats handia eman zuten igoeraren lehian. Ereintzako bi talde nagusiek bolada onari jarraipena eman zioten. Ostiko jaitsiera postuetatik atera da.
Ostikok garaipen garrantzitsua lortu zuen Idiazabalen. Touringeko mutilek garaipen handia lortu zuten bigarren postuan zen Eibarren aurka eta lidergoan sendo jarraitzen dute. Gorritxoak 3-0 gailendu ziren, eta zortzi jardunaldiren faltan bederatzi puntuko abantaila dute bigarren postuan den Elgoibarrekin. Touringek huts egin gabe jarraitzen du, eta gertu dute igoera lortzeko helburua.
Asteburu oparoa izan zen Ereintzarentzat, klubeko talde guztiek irabazi baitzuten. Nesken talde nagusiak honakoa izan du bosgarren garaipena jarraian, eta mutilenak, berriz, bigarrena. Momentu onean dira bi taldeak.
Areto futbolean garaipen garrantzitsua lortu zuen Ostikok aurkari zuzena den Idiazabalen kontra (2-5). Garaipenari esker, jaitsiera postuak atzean utzi dituzte, eta salbazioa lortzea euren esku dago berriro ere. Horrez gain, Gamonek ezin izan zuen bere partida aurrera atera eta punturik gabe itzuli zen Ibarratik (7-1).
Saskibaloian Oiarsoko Errendimenduko Junior emakumeak izan ziren kantxara irten ziren bakarrak. Gutxigatik izan bazen ere, 40-35 galdu zuten San Marcialen aurka.
FUTBOLA
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Urnieta 1-2 Touring.
Gizonen Ohorezko Erregional Maila
- Touring 3-0 Eibar.
Gizonen Lehenengo Erregionala Igoera Fasea
- Touring 6-0 San Marcial.
Gizonen Lehenengo Erregionala Kopa
- Beti Ona 2-1 Asoleus.
Jubenilen Ohorezko Maila Igoera Fasea
- Touring 1-3 Aloña Mendi.
Jubenilen Lehenengo Maila Igoera Fasea
- Kostkas B 2-2 Beti Ona.
Jubenilen Lehenengo Maila Kopa
- Mundaiz 2-2 Touring A.
- Touring B 3-6 Mariño.
- Dunboa Eguzki A 3-4 Orereta Kafea.
Gizonen Ohorezko Kadeteak Igoera Fasea
- Beti Ona 1-3 Real Sociedad.
Gizonen Ohorezko Kadeteak Iraupen Fasea
- Aizkorri Goierri 2-2 Touring.
Emakumeen Kadeteen Lehengo Maila Kopa
- Touring 1-3 Hondarribia.
Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Igoera Fasea
- Zestoa 0-0 Touring A.
- Beti Ona A 1-2 Antigua Luberri.
Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Kopa
- Hondarribia A 7-1 Touring B.
- Beti Ona B 5-0 Landetxa.
- Orereta Kafea 0-1 Dunboa Eguzki.
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila
- Egia-Teila Fabrika 25-28 Ereintza Aguaplast.
Emakumeen Euskal Liga
- Ereintza Aguaplast 30-16 Jarrilleras.
Gizonen Euskal Liga
- Ereintza Beissier 25-22 Txikipolit.
Gipuzkoako emakumeen 1. Lurralde Txapelketa
- Urola Urzum 16-30 Ereintza Beissier.
Gizonen Euskadiko Jubenil Liga
- Ereintza Aguaplast 29-24 Usurbil.
Gipuzkoako jubenil neskak
- Leizaran Lanbroa Taberna 21-24 Ereintza Aguaplast.
Gizonen Euskadiko Kadete Liga
- Trapagaran 26-38 Ereintza Aguaplast.
Gipuzkoako kadete mutilak
- Ereintza Beissier 27-13 Aukera Electrotecnica Hondarribia Eskubaloia.
Gipuzkoako kadete neskak
- Garaje Axiri Pulpo 23-30 Ereintza Beissier.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Lehenengo senior maila
- Idiazabal Bai Reformas 2-5 Ostiko Ore Esports.
Gizonen Hirugarren senior maila
- Lauburu Ibarra 7-1 Gamon Tanatorios Oarso.
SASKIBALOIA
Emakume seniorren Lehenengo Maila
- Oiarso SKT, atsedena.
Junior Emakumeen Errendimendua
- Carnicas San Marcial 40-35 Oiarso SKT.
Junior Gizonen Errendimendua
- Oiarso SKT, atsedena.
