2022/3/22

Energia handiarekin iritsi da XXXVI. Lesoinu

Asteburutik apirilaren 10era arte hamasei ekitaldi jasoko ditu Lezoko Aste Pedagogiko eta Musikalak. Orotarikoak dira emanaldiak.

PSE-EEk Beraungo gune kulturalaren atzerapena kritikatu du

"Espazio gehiena udaleko bulegoetarako" erabiliko dela salatzen dute sozialistek.

Juneren Hegoak eta Gipuzkoa Basket, lankidetzarako prest

2022-23 denboralditik aurrera, saskibaloi taldeak bere proiektu eta egitasmoetan lagunduko du Juneren Hegoak Elkartea.

Test estropada eta egun osoko giroa, larunbatean San Pedron

XIII. San Pedroko Jaitsierako test estropada girotzeko arratsalde osoko egitaraua prestatu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.

hildakoen omenezko ekitaldia

'Luze edo motz' antzerkia Xenpelarren

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik umorearen bitartez generoa izango dute hizpide.

Bederatzi film labur proiektatuko dira ostegunean

Laburbira euskarazko film laburren XIX. zirkuitua Errenterian izango da ostegunean, 18:00etan, Reina Aretoan.

oieleku

Euskara eta ingurumenaren arteko lotura aztertuko dute, txango batekin

Luis Mari Zaldua euskalariak Oieleku ingurutik ibilaldia gidatuko du, eta pertsonen eta naturaren arteko elkarrekikotasuna erakutsiko du.

Mintzalagunak sagardotegira doaz

Mintzatxotx egitasmoaren baitan, Oreretako mintzalagunek hitzordua dute Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.

Saharako herriaren aldeko elkarretaratzea, gaur

'Espainiako gobernua: kolonialista, saltzaile!' lelopean, Saharako herriaren alde bilduko dira gaur Herriko plazan.

Twiterreko hari batean oinarritutako filma: 'Zola'

Benetako istorio batean oinarritutako filma da 'Zola'. Zerbitzari eta stripper bat da protagonista, eta bidaia baten ezbeharrak kontatzen ditu 148 tweet-eko hari batean.

loratu herria haurtzaro

Haurtzaroko ikasleek EHUren 'Loratu Herria' proiektuan parte hartu dute

DBH3ko Mendibil-Txara inguruko belardietan fauna eta florari argazkiak atera dizkiote, eta haiek identifikatu. Laugarren mailakoek lur zatiak aztertu dituzte.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-03-22)

Touringeko mutilek urrats handia eman zuten igoeraren lehian. Ereintzako bi talde nagusiek bolada onari jarraipena eman zioten. Ostiko jaitsiera postuetatik atera da.

Antxoko San Ferminak antolatzeko bilerara deitu du Topaguneak

Bi urteren ondoren, aurten bai, barrutiko jaietarako egitaraua prestatuko dute. Larunbat goizean elkartuko dira hausnartzen hasteko.

Gehiago