Antxoko San Ferminak antolatzeko bilerara deitu du Topaguneak

Bi urteren ondoren, aurten bai, barrutiko jaietarako egitaraua prestatuko dute. Larunbat goizean elkartuko dira hausnartzen hasteko.

Bi urteko geldiunearen ondoren, bueltan izango da aurten Topagunearen San Ferminetarako egitaraua.
Ezohiko lasaitasunez nagusituriko bi urteren ondoren, bueltan dira aurten Antxoko San Ferminak. Topagunea barrutiko jaiak antolatzen hasiko da larunbatean, eta bilerara deitu ditu bizilagunak: “Haur, gazte, zein heldu, bazatoz?”.
 
Uztaileko ospakizunari buruz hausnartzeko lehen bilkura izango da larunbatekoa. 11:00etan gelditu dira, AEKren lokalean. Errepikatu dute edozein antxotar dela ongietorria Antxoko jai “euskaldun, feminista eta parte hartzaileak” antolatzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.