[Bideoa] Hildakoen omenezko ekitaldia bideoan jaso dute

Pasa den larunbat arratsaldean, Abaraxka udal ludotekaren deialdiari erantzunez, haur eta heldu mordoxka bat elkartu ziren Ibargain parkean. Iaz bezala, hil diren gertukoak gogoraraztea izan zen ekitaldiaren helburua, landatutako intxaurrondoaren inguruan.

Joaldunak, erraldoiak, musika, hitz hunkigarriak… Oiartzuarrek eurek diseinatutako ekitaldia izan zen, eta orain bideoan jaso dituzte, egin zituztenen laburpen gisa. Argazki galeria ere igo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.