Bederatzi film labur proiektatuko dira ostegunean

Laburbira euskarazko film laburren XIX. zirkuitua Errenterian izango da ostegunean, 18:00etan, Reina Aretoan.

'Serendipia' film laburra da ikusgai egongo da.

Laburbira euskarazko film laburren XIX. zirkuitua Errenteria-Oreretan izango da aste honetan. Hitzordua ostegunean izango da, hilak 24, Reina Aretoan, 18:00etan. Saio horretan, bederatzi film laburren bilduma ikusi ahal izango da Euskaltzaleen Topagunearen eta Lau Haizetararen eskutik, Errenteriako Udalak lagunduta. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte, eta ate irekiera 17:30ean izango da.

Honakoak dira ikusgai izango diren film laburrak:

  • Serendipia: Iban del Campo.
  • Itsasoaren mugimendua: Alba Romera eta Rony Levoz.
  • Lanbroa: Paula Iglesias.
  • Falta zaizuna: Jose Luis Lopez.
  • Hurrengo geltokia: Naia Aizpurua Garro.
  • Rewind: Amaia San Sebastian.
  • Turnoka: Aitor Alberdi.
  • Subandilla: Josu Martinez.
  • Itsaso: Sergio Martinez Villar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.