Mintzalagunak sagardotegira doaz

Mintzatxotx egitasmoaren baitan, Oreretako mintzalagunek hitzordua dute Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.

Linddurrenborda sagardotegia. Argazkia: Sagardoa Route.

Errenteria-Oreretako mintzalagunek hitzordua dute sagardotegian. Lau Haizetarak antolatutako Mintzatxotx egitasmoan, Oreretako mintzalagunak Lesakako Linddurrenborda sagardotegira joango dira apirilaren 9an, larunbatean. Horretarako, autobusak antolatu dituzte Zumarditik, 10:55ean, eta itzulera 19:30ean izango da Lesakatik. Minzatxotxaren prezioa 33 eurokoa izango da. Joateko asmoa dutenek soilik sagardotegia ordainduko dute, autobusaren kostuak Lau Haizetarak asumituko baititu. Mintzatxotxean izena emateko, interesdunek mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbide elektronikora idatzi edo 688 76 53 98 telefonora deitu beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.