Saharako herriaren aldeko elkarretaratzea, gaur
'Espainiako gobernua: kolonialista, saltzaile!' lelopean, Saharako herriaren alde bilduko dira gaur Herriko plazan.
Elkarretaratzea egingo da gaur 19:00etan, Herriko plazan, Saharako herriaren alde. ‘Espainiako gobernua: kolonialista, saltzaile!’ lelopean, Mendebaldeko Sahara ez dela eta inoiz ez dela Marokorena izango salatu nahi dute. Errenteria-Oreretakoaz gain, beste hainbat elkarretaratze egingo dira Euskal Herrian.