Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Twiterreko hari batean oinarritutako filma: 'Zola'

Benetako istorio batean oinarritutako filma da 'Zola'. Zerbitzari eta stripper bat da protagonista, eta bidaia baten ezbeharrak kontatzen ditu 148 tweet-eko hari batean.

'Zola' filma proiektatuko dute gaur Niessenen.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/03/22

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan sartutako proiekzio batekin dator OzZinema gaur: ‘Zola’. Twiterreko hari batean oinarritutako gidoia duen lehen filma da. Ipar Amerikako zinema independentearen barruan jaioa, Janicza Bravo zuzendari estatubatuarraren filmak ospe handia lortu zuen Sundance Zinemaldian, eta, duela gutxi, emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Independent Spirit sarietan.

Proiekzio hori OzZinema eta Bartzelonako Americana Film Fest zinema jaialdiaren arteko elkarlanaren barruan kokatzen da, eta filma Espainiako areto komertzial baten barruan emango den lehen proiekzioa da.

Zola Detroiteko zerbitzari bat da, eta Stefani bezeroaren lagun egiten da. Stefanik Floridan parranda asteburu bat pasatzera gonbidatzen dio. Hasieran plan dibertigarria dirudiena krimen eta prostituzio istorio bizi eta zoro bihurtuko da. Zolak dena Twitterreko hari batean kontatu eta biral bihurtu zen.

2015ean A’Ziah ‘Zola’ King izeneko zerbitzari eta stripper estatubatuar batek 148 tweet-eko hari korapilatsu bat egin zuen, Tampara egindako bidaia bateko ezbeharrak kontatzen. Sei urte geroago, Sundance 2020an, Zola filma estreinatu zen, sexuaren eta prostituzioaren azpimunduetara egindako bidaia kontatzen duena.

Zola road movie bat da, benetako istorio bat kontatzen duena. Taylour Paige eta Riley Keough protagonistek kimika handia aurkezten dute pantailan, eta beren talentu guztia azaleratzen dute indarkeria, krimen eta prostituzio zurrunbilo batean sartuta dauden emakume berezi horiek aukera asko ukatu zizkien eta marjinalitatera bultzatu zituen gizarte baten biktima gisa interpretatzeko.

‘Zola’ gaur ikusi ahal izango da Niessen zinema aretoetan, 19:30ean. Sarrerak hiru bidetatik lortu ahal izango dira lau euroko prezioan: https://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean, Lekuona Fabrikan, eta Niessen Kulturguneko leihatilan saioa baino ordubete lehenago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.