Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adinekoen espazio berriari buruzko bilerak egingo dituzte auzoz auzo

Adinekoekin aritzen diren eragileak eta udala Mendiburu 14ko espazioaren erabilera diseinatzen ari dira, baina 60 urtetik gorako oiartzuarren ekarpena nahi dute.

mendiburu 14 talde eragilea Mendiburu 14 eraikineko erabilera diseinatzen duen talde eragilea eta adinekoekin aritzen diren eragileen ordezkariak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/03/23

Mendiburu kalea eta Landetxe plazaren artean egiten ari diren udal eraikin berriaren erabilera diseinatzen ari dira. Adinekoentzako espazioa izango dena lantzen ari dira udala eta adinekoekin elkarlanean aritzen diren eragileak.

Zortzi dira guztira herriko eragile horiek: Gazte Izanak; Killirikupe; Duintasuna pentsionisten elkartea; HELTA; Torri Gukin; Bide Lagun; Petra Lekuona zaharren egoitza eta Aiton-etxe eguneko zentroa.

Hala ere, lan taldeak 60 urtetik gora dituzten oiartzuarren iritzi eta beharrak jaso nahi ditu. Horretarako, datozen bi asteetan egingo dituzte bilerak auzoz auzo. Lehenengoa Altzibarren izango da, asteartean.

“Landetxeko espazio berriak zer izan behar duen eta zein jarduera gauzatzea nahiko luketen adinekoen komunitateak berak proposatzea nahi dugu”, esan du udalak, “60 urtez goitiko oiartzuar denek eurena den tokia senti dezaten”.

Adin tarte horretan dauden oiartzuarren gutun bana helarazi die udalak, batzarretara gonbidatzeko. “Izan ere”, zehaztu dute, “euretako bakoitzaren ekarpenak eraikiko du etorkizuna”.

Bileretan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina jakinaraztea eskertuko luketela jakinarazi dute. Horretarako, Oiartzungo udaletxera jo, 680 497 090 telefono zenbakira deitu edo e-posta bidez idatz daiteke.

BILEREN EGUTEGIA

Martxoak 29, asteartea

  • Altzibar
    Tokia: Olatxo auzo lokala. Ordua: 10:00, euskaraz / 17:00etan, elebitan.

Martxoak 31, osteguna

  • Ergoien, Gurutze eta Karrika
    Tokia: Auzokalte elkartea (Ergoien). Ordua: 17:00, euskaraz.

Apirilak 1, ostirala

  • Ugaldetxo
    Tokia: Isastiko auzo lokala. Ordua: 10:00, euskaraz.
  • Arragua
    Tokia: Aldeguna Elkartea. Ordua: 17:00etan, elebitan.

Apirilak 5, asteartea

  • Iturriotz
    Tokia: Argiñeneko auzo lokala. Ordua: 17:00etan, euskaraz.

Apirilak 8, ostirala

  • Elizalde
    Tokia: Udaletxeko areto nagusia. Ordua: 10:00etan, euskaraz / 17:00etan, elebitan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.