Autodefentsa feminista ikastaroa Emakumeen Etxean
Maitena Monroy irakasleak eskainiko du ikastaroa.
Hurrengo larunbatean, hilak 26, autodefentsa feminista ikastaroa antolatu dute Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxean. Egun osoko jarduera izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte, erdian bi orduko atsedena dagoela.
Maitena Monroy izango da ikastaroaren irakaslea, eta aldez aurretik izena emateko ezinbestekoa izango da.