'Tipularen sehaska kanta' dokumentala Niessen Aretoan
Dokumentala emititu ondoren, Lander Garro zuzendariarekin solasaldia egongo da.
Lander Garroren Tipularen sehaska kanta dokumentalaren emisioa apirilaren 5ean, asteartea, izango da, Niessen Aretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta amaitu ostean, zuzendariarekin solasaldia antolatua dago.
Dokumentala kartzela eta gaixotasuna hartzen du hizpide. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernández poeta espainiarraren Nana de la cebolla olerkitik abiatuta, analogia historikoa egitea bilatzen du dokumentalak. Egungo presoek diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko izaten duten bide zaila jorratzen da filmean.
Sarrerek lau euroko prezioa dute, eta Lekuona Fabrikan edo Niessen Kulturgunean eros daitezke. Bestela, hemen klik eginez ere badago sarrerak erostea.