Udalaren eta Papresaren arteko akordioa kritikatu du Eguzkik
Kamioi astunen zarata, usaina eta trafikoaren eraginak murrizteko konpromisoak ez direla nahikoak uste du elkarteak.
Errenteriako Udalak eta Papresak konpromiso zehatzak hartu dituzte kamioi astunen zaratari, usainari eta trafikoari lotutako eraginak murrizteko. Eguzkik, ordea, hartutako konpromisoak “berandu” etortzen direla uste du. Erabakitakoa “nahikoa” ez dela jakitera emateaz gain, gizarte-eragileen parte-hartzea kanpoan utzi dutela salatzen du. Elkartearen esanetan, “konponbidearen parte” izan nahi dute, izan ere “eragozpenak pairatzen” dituzten pertsonak direlako.
Errenteriako Udalaren eta enpresaren arteko konpromisoen artean hurrengoak daude: Askatasunaren Martirietan ate automatiko bat ezartzea, Matxaingo biribilguneraino kamioiak pasatzea mugatzea eta kamioiak barruan ez ibiltzea eta motorra martxan ez izatea 22:00etatik 7:00etara bitarteko ordutegian.
Hala ere, Eguzki kezkatuta agertu da ere Papresari eragiten dioten beste gai batzuei buruz; esaterako, lohien zisternak, antolamenduz kanpoko eraikinak, etab.