Jurgi Irurieta errenteriarrak brontzezko domina eskuratu du Belagoan
Gazteak Urdabururen izenean parte hartu du Espainiako Iraupen Eski Txapelketan.
Jurgi Irurieta Etxebestek brontzezko domina lortu du klasikoko modalitatean Belagoan ospatu den Espainiako Iraupen Eski Txapelketako. Horren aurretik, otsailean, Baqueira Beret-en egindako Espainiar Txapelketako Sprint eta Distantzia Luzeko frogetan ere brontzezko dominak eskuratu zituen.
Gaztea zazpi urte zituenetik dabil eskiatzen, eta Urdabururen izenean parte hartu du aipatutako txapelketetan.