Oiartzungo udalekuetan izena emateko epea bihar zabalduko dute
Izen-ematea online egin beharko da, bihar hasi eta apirilaren 8ra arte. 400 toki egongo dira, eta gurasoentzako bilera ekainaren 17an izango da.
Aurtengo uztailean udalekuak izango dira. Bihar irekiko dute izena emateko epea, apirilaren 8ra arte. 400 toki egongo dira, eta izen-ematea online egin beharko da, ludotekaren webgunearen bitartez.
Guraso bileraren data eta ordua zehaztu dute. Ekainaren 17an izango da, 17:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Bertan zalantzak argituko dituzte, udalekuen nondik norakoak azaltzeaz gain.
Prezioak eta datak
Ohi bezala, hamabostaldi bat edo hilabete osoa har daitezke. Lehenengo hamabostaldia uztailaren 4tik 15era bitartean izango da, eta bigarrena, hil horren 18tik 29ra. Abaraxkak prezioen berri eman du. Honakoak izango dira:
Hamabostaldi bat
- Normala: 40,40 euro.
- Normala + autobusa: 53,80 euro.
- Matrikulatutako hiru ume: 31,47 euro bakoitzak.
- Matrikulatutako hiru ume eta autobusa: 41,62 euro.
Hilabete osoa
- Normala: 81,20 euro.
- Normala + autobusa: 108,61 euro.
- Matrikulatutako hiru ume: 63,44 euro bakoitzak.
- Matrikulatutako hiru ume eta autobusa: 84,25 euro.
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, 943 50 64 12 edo 645 005 496 telefono zenbakietara dei daiteke, edo e-posta bidez idatzi.