Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Tamara Muruetagoiena. Estebanen alaba.

"Nire aitaren memoriaren aldeko lanean jarraituko dut, erreparatu arte"

Udalak Esteban Muruetagoiena medikua zenari aitortza egingo dio bihar. Tamara alaba izango da bertan; justiziarik egin ez dela esan du, eta horretarako lanean ari dela.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/03/25

Ameriketako Estatu Batuetan bizi da Tamara Muruetagoiena. Asteazkenean Euskal Herrira bueltatu zen [elkarrizketa hau lehenago egin da]. Izan ere, bihar eguerdian (13:00etan, Arizmendienean) aita zenari aitortza instituzionala egingo dio Oiartzungo Udalak. Atzo bere kasuaren berri eman zuen Jonathan Martinezekin batera, udaletxean egindako solasaldi batean.

tamara muruetagoiena

Tamara Muruetagoienak aitaren kasuari buruz hitz egin zuen atzo.

Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua zen, eta hilaren 29an beteko dira 40 urte hil zenetik. Guardia Zibilak 1982ko martxoaren 16an atxilotu zuten, eta hamar egun inkomunikatuta izan ondoren, askatu zuten. Hiru egunera hil zen.

Muruetagoienak ez du inolako aitortza ofizialik izan.

Oiartzungo Udalak zure aita zenari aitortza ekitaldia antolatu dio biharko. Aita hil zela 40 urte bete direnean, zuretzako zer suposatzen du aitortzak? Zer sentitzen duzu Oiartzunera bueltatzean?
Urrats erraldoia da niretzako, eta, aldi berean, aitaren kasuaren aitortza instituzionalaren bidean lehen pausoa da. Udalean ordezkaritza duten alderdien babesa jaso du, eta hori are esanguratsuagoa da. Udala eskertu nahi dut bai kasuaren ikerketan sakontzeko konpromisoarengatik, baita aitortza instituzionalagatik ere.

Oiartzunera itzultzeak izugarri pozten nau. Nire herria maite dut, eta bertako herritarren zein erakundeen babes osoa besterik ez dut jaso. Oiartzuarra izateaz oso harro nago.

Oiartzuar eta ondarroarren babesa sentitu ahal duzu denbora honetan?
Bai. Aitaren heriotzari buruz hitz egin dudan aldiro ia mundu guztiaren babesa jaso dut. Bereziki Oiartzun eta Ondarroako udalen eta aitaren oroimenari ekarpena egin dioten herritarren partetik.

tamara muruetagoiena elkarrizketa

Tamara Muruetagoiena [Argazkia: Erik Isaksson].

Iazko maiatzean eskatu zenion Eusko Jaurlaritzari aita biktimatzat aitortzeko. Zein egoeratan dago prozesua?
Oraintxe bertan erantzunaren zain nago. Lehenengo urratsa Egiaztatze Batzordearekin izango da. Ilusioz hasi dut prozesu berri hau.

Duela aste batzuk, Gasteizko gobernuak Mikel Zabalza biktima gisa aitortu zuen. Zure aitaren kasua argitzeko itxaropena pizten al dizu?
Mikel Zabalzaren kasua beti izan da erreferentea niretzako, baita bere familia ere; erlazio bikaina dut haiekin. Mikelen kasuan pausoak ematen joateak itxaropena ematen dit. Kasu ezberdinak dira, baina gauza asko dituzte komunean.

Iaz, zure aitaren kasua Europako Parlamentura iritsi zen. Zuk zeuk han egin zenuen lan duela bi hamarkada, eta ez zenuen sekula pentsatu irits zitekeenik. Orduan azaldu zenuenez, beharrezko ziren ate guztiak jotzeko prest zinen. Zein ate geratzen zaizkizu?
Oraindik asko falta zaizkit, eta horretan ari naiz. Itxita dauden ate asko daude, Espainiako Gobernuare-
na esaterako. Oraindik ez dute mekanismorik sortu kasu honek beharrezko aitortza jaso dezan. Fronte asko ditut zabalik: Eusko Jaurlaritzari ikerketa sakon bat eskatu diot, eta Espainiako instituzioei aitaren atxiloketaren informazioa eskatu diet.

Ezer ez da erraza, baina egia da lagun askoren laguntza dudala lana aurrera eramateko.

Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dituzu. Zoritxarrez ez dizute aita itzuliko, baina zein neurrik asebeteko zintuzke?
Lehendabizi, aitaren kasuaren ikerketa sakon batekin. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren eskutik izatea gustatuko litzaidake, giza eskubideen urraketen beste auzi batzuekin egin duen bezala, Naparrarenak edo Perturrenak, adibidez.

Bigarrenez, Espainiako Gobernuaren aldetik justizia eskatzen dugu, eta egon diren arduradunei espedientea irekitzea, dagokien kasuan.

Hirugarrenik, erreparazioa eta aitortza eskatzen ditut. Espero dut lehendabizi Eusko Jaurlaritzatik etortzea; ez dira guztizkoak izango ez badira Espainiako Gobernutik ere iristen.

Nik aitaren memoriaren alde lanean jarraituko dut. Garrantzitsuena da nire semeari eta etorkizuneko belaunaldiei ni neu harro egoteko moduko legatua uztea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.