Aurtengo xanistebanak prestatzen hasteko bilera deitu dute
Herriko festak ospatuko direla aurreikusten denez, Xanistebanetako Jai Batzordea apirilaren 6an elkartuko da pleno aretoan.
2020ko eta 2021eko xanistebanak ez ziren ospatu, baina aurtengoak ospatuko direla aurreikusi dute, dena ondo bidean.
Horregatik, Xanistebanetako Jai Batzordea elkartuko da apirilaren 6an, Oiartzungo festak prestatzen hasteko. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 18:30ean
“Udalarentzat pozgarria da berriro xanistebanak antolatzeko elkarlanean hastea herriko elkarte eta eragileekin, oiartzuar guztiok nahi duguna baita”, adierazi du udalak.