[Galeria] XIII. San Pedroko Jaitsiera, argazkitan

50etik gora traineruk orotariko kolorez josi zuten badia joan den larunbatean. Jende andana bildu zen test estropadaren eremuan.

Gazteen kategoria izan zen lehiatzen aurrena. Lehen trainerua 16:30ean abiatu zen.

XIII. San Pedroko Jaitsierak 50etik gora traineru bildu zituen joan den larunbatean badian. Test estropadan ateratzen lehenak Gazteak izan ziren, Beteranoak gero, Senior emakumeak, eta Senior gizonezkoak azkenik.

Orotariko koloreak ikus zitezkeen uretan ez ezik, baita estropada eremuaren bi aldeetan ere. Sanpedrotarrek jai giroan eman zuten eguna, eta Donibaneko Santiago plaza gainezka ikus zitekeen bestaldean, eguzkia lagun izan baitzuten zaleek arratsalde osoan zehar.

Hondarribiko gizonen lehen ontzia bigarren izan zen sailkapen orokorrean, eta San Juango Gazteek bandera lortu zuten kategoria horretako buruzagitzarekin. Norgehiagokaren sailkapen osoa hemen klik eginda ikus daiteke (zenbait denbora falta dira).

Ondorengoak, Oarso-Bidasoko traineruen larunbateko zenbait argazki dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.