Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, bihar

18:30ean hasiko da, eta zazpi puntuk osatzen dute. Publikora irekia izango da, eta streaming bidez ere jarraitu daiteke.

Errenteriako Udaletxea. Errenteria-Oreretako udaletxea.

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da, zazpi puntuz osatuta dagoena. Saio hori publikora irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Honakoa da saioan jorratuko diren gaien zerrenda:

1. 2022ko otsailaren 22ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi ordezkarienak, 348. zenbakitik 613. zenbakira (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala.

4. Proposamena: Kreditu gaikuntza kreditu aldaketa espedientea onartzea.

5. Agrupación Republicana de Oarsoaldeak aurkeztutako mozioa Bandera Errepublikanoa eta Ikurrina Udaleko balkoian jartzeko eskatuz.

6. Euskal Sozialistak udal taldeak MUGI sistemaren tarifei buruz aurkeztutako mozioa.

7. Galdera eskariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.