Altzibarko lanen bigarren fasea laster bukatuko dela iragarri du udalak
Martintxo kaleko eta Klarene plazako obrak Aste Santua baino lehen bukatuko direla esan dute. Gaur hasi dira Donepetri kaleko lanak.
Altzibar berrurbanizatzeko lanak aurrera doaz. Udalak adierazi duenez, bigarren faseko lanak Aste Santua baino lehen bukatuko dira, aurreikuspenen arabera.
Martintxo kaleko eta Klarene plazako azpiegiturak zein oinezkoentzako pasabideak berritu dituzte, eta lan guztiak data horren aurretik bukatuko direla esan dute.
Hurrengo fasea Donepetri kalea berritzea izango da. Gaur bertan hasi dira lehenengo lanak. Betan, lurreko azpiegiturak eta oinezkoentzako pasabideak berrituko dituzte. Horrez gain, errepidea asfaltatuko dute. Lan horiek Aste Santuaren ondoren hasiko dituzte.
Bide batez, udalak jakinarazi du Donepetri kalean bizi diren altzibartarren hondakinen zintzilikarioak kale horren 1 zenbakiaren aurrean jarriko dituztela.
Auzoa biziberritzea helburu
Altzibar berrurbanizatzeko lanak irailean hasi zituzten. Auzoa “biziberritu” eta “erosoago” bilakatu nahi du udalak. Gainera, zaharkituta dauden eremu eta azpiegiturak berritu nahi zituzten, baita mugikortasuna hobetzea ere.
Helburu horiek lortzeko oinezkoen bideak berritu, errepidea asfaltatu eta azpiegiturak (ur-harguneak, saneamendu-sarea eta argiteria lurperatzea) berritzen ari dira Altzibar auzoaren erdigunean.