Errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte Oarsoaldeko udalek
Tramitea euskaraz egiten dituzten pertsonen artean bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute herri bakoitzean.
Ezkerretik eskuinera: Laura Martínez (Lezoko Ogasun zinegotzia), Loreto Osa (Pasaiako euskara zinegotzia), Maria Badiola (Pasai Donibaneko RKA ahokularitzaren arduraduna), Josu Delgado (Oiartzungo euskara zinegotzia) eta Itziar Ostolaza (Errenteriako Euskara zinegotzia). Hurrengo astelehenean hasiko da errenta aitorpena egiteko epea, eta Pasaiako, Lezoko, Errenteria-Oreretako eta Oiartzungo udalek eskualdeko zergadunei errenta aitorpena euskaraz egiteko proposamena luzatu diete.
Errenta aitorpena euskaraz egiteko bide ezberdinak daude. Batetik, Gipuzkoako Foru Ogasunak bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko orduan euskaraz egin daiteke, baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten denean ere euskaraz egin nahi dela hautatuz. Kudeaketa gestoria baten bitartez egiten bada, badago euskaraz egiteko borondatea adieraztea.
Lau udalek bi lagunentzako otorduak zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiteagatik. Zozketan parte hartzeko aukera ezberdinak daude. Batetik, whatsapp bidez zabalduko den drive bateko formularioa betez; bestetik, hemen klik eginez agertuko den formularioa betez, edo leku publikoetan jarriko diren boletoak betez eta entregatuta.
