Aurkia eta ifrentzua palista oiartzuarrentzat, gizonen kanporaketetan
Dozena bat partida jokatu dituzte asteburuan. Oiartzungo bi bikote aritu dira, eta Arizmendi eta Arbelaitzek aurrera egin dute.
Giriziak antolatzen duen pala txapelketan hamabi partida jokatu dituzte asteburuan. Horietako hiru emakumeen ligaxketako partidak izan dira, eta gainontzeko bederatziak gizonen kanporaketa fasekoak.
Bertan Oiartzungo bi bikote aritu dira, eta bakarrak lortu du aurrera egitea. Arizmendi eta Arbelaitzek osatutakoa da hori. Vicente eta Arizabalo pasaitarrei zazpi puntuko aldeagatik irabazi diete.
Mitxelena eta Asteasuinzarra bikoteak, berriz, Nuin eta Ferreiro donostiarren kontra galdu du bere partida, sei tantogatik. Ondorioz, txapelketatik kanpo geratu dira.
Emakumeen txapelketari dagokionez, hiru jardunaldi jokatu dituzte, eta asteburu honetakoa izango da ligaxka faseko azkena. Hurrengoan hasiko dira kanporaketekin.
Gizonen Lehen Maila
- Salaberria — Huegun / Loidi — Goñi: 25-23.
Gizonen Bigarren Maila
- Urdangarin — Zubiarrain / Begiristain — Arteaga: 16-25.
- Larralde — Beloki / Luixa — Etxeberria: 23-25.
- Andueza — Rodriguez ⁄ Barinagarrementeria — Berasaluze: 25-14.
Gizonen Hirugarren Maila
- Etxabe — Txapei / Perez — Perez: 25-7.
- Arizmendi — Aranburu / Vicente — Arizabalo: 25-18.
- Laso — Loidi / Areiza — Olasagasti: 25-21.
- Beitia — Uaristi / Larburu — Artola: 25-14.
- Nuin — Ferreiro / Mitxelena — Asteasuinzarra: 25-19.
Emakumeen Txapelketa
- Gartziandia — Balzola / Eizmendi — Balerdi: 4-25.
- Agirre — Murua / Rekalde — Anza: 25-8.
- Olano — Karrera / Del Rio — Eldua: 25-12.