Ehun birziklatuekin panpinak egiteko tailerra
Aktibitateak 3 orduko iraupena, eta 10 euroko kostua izango du.
Apirilaren 8an eta 9an ehun birziklatuekin trapuzko panpinak egiteko tailerra antolatu dute Habian! Inkubagailuan (Torrekuan).
Ruben Pantiga sortzaileak gidatuko du tailerra, eta hiru orduko iraupena izango du. Tailerra 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, eta taldea hamabi pertsonekoa izango da. Aktibitatearen prezioa hamar eurokoa izango da.
Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko, eta apirilaren 7an amaituko da, edo tailerrerako hamabi plazak betetzen direnean. Izena eman ahal izateko aukera ezberdinak dituzte interesdunek:
Batetik, email bitartez, hemen klik eginez, edo bestela 943 49 41 29 zenbakira deituta.