Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak bilera deitu du
Hitzordua ostegunean izango da, 18:00etan, Reina Aretoan.
Bilera Reina Aretoan izango da. Ingurumen Saileko 2021eko memoria aurkeztuko du udalak Ingurumeneko Aholku Kontseiluak egingo duen urteko lehenengo bileran. Hitzordua 18:00etan ezarri dute, Reina Aretoan.
Errenteriako Ingurumeneko Aholku Batzordea herriko elkarte eta eragilez osatutako partaidetza-organoa da. Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea du helburu, besteak beste.
