Brigaden aurkezpena Gaztañoko auzo lokalean
Hitzordua apirilaren 8an, ostirala, izango da.
Pandemia egoera dela eta, bi urte daramatzate brigadak antolatu gabe Errenteria-Oreretan. Aurten antolatzeko aukera egongo denez, Askapena erakundeak horien aurkezpena eta solasaldia egingo du. Hitzordua Gaztaño auzoko lokalean izango da apirilaren 8an, ostirala, 19:00etan.
