Tolosaldeko biraren hirugarren etapa antolatu du Urdaburuk
Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik (Panier).
![Urdaburuko kideak.](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/09/urdaburu.jpg)
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Taldeak Tolosaldeko biraren hirugarren etapa antolatu du apirilaren 9rako, larunbata. Ibilaldia Urtotik Lizartzara izango da, eta bidean Ulizar eta Urkietako gailurretatik pasako da. Irteera goizean izango da, 7:30ean abiatuko da autobusa Zumardiko geltokitik (Panier), eta 7:45ean Aritzetatik. Bost ordu eta erdiko ibilbidea amaitu ondoren, Errenteria-Oreretara bueltatuko dira.
Izena eman nahi dutenek badute elkarteko egoitzara joatea asteartetan eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Ordutegi berean 943 52 78 79 zenbakira deitzea ere badute interesdunek. Azkenik, hemen klik eginez agertuko den formularioa ere bete daiteke.