Imazen finala dela eta, 'Kirolez blai' saio berezia astelehenean
Ander Imazek Binakako Txapelketako finala jokatu behar duela eta, saio berezia egingo dute Oiartzun Irratian.
Ander Imaz eta irratiko Joxemi Lopez, pilotariak Madalensoron profesionaletako debuta egin zuenean. Ander Imazek —Unai Lasorekin batera— Oiartzungo pilotaren munduarentzako historikoa izango den finala jokatuko du igandean.
Horren harira, Oiartzun Irratiko Kirolez Blai saio berezia egingo dute biharamunean, Arguyuan saioaren barruan.
11:15ean izango da lehen emanaldia, eta errepikapenak 13:15ean eta 20:30ean izango dira. 106.5FM sintonizatu beharko dute, edo Oiartzun Irratiaren webgunean.
