Karnaba eta Herri Arte Eskolako orkestraren kontzertua, basilikan
Kontzertua igande honetan izango da, apirilak 3, 12:30ean.
Errenteria-Oreretako Maria Magdalena basilikak Karnaba Otxotearen eta Herri Arte Eskolako orkestraren kontzertua hartuko du hurrengo igandean, apirilak 3. Emanaldia 12:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Lehen zatian, Karnaba Otxoteak Sorozabal, Jaroff eta Brhams-en obrak interpretatuko dituzte, bakarlari bezala Mikel Aldanondo tenorea eta Jon Larrea baxua arituko dira.
Bigarren zatian, Herri Arte eskola orkestrak, L.Bocheriniren txelo kontzertua, bakarlari bezala Maider Zapirain, A.Vivaldiren biolin kontzertua, bakarreko biolina Maider Otegi eta bigarren Orkestral suitea J.S.Bach, bakarreko flauta Aitor Galdos arituko dira.