Musikasteren urrezko ezteiak ospatzeko logo berria sortu dute
Aurten maiatzean izango da Musikaste, eta 10 ikuskizun egingo dituzte Errenteriako zazpi eszenatokitan.
Musikastek bere urrezko ezteiak ospatu nahi ditu aurten, eta horregatik logo berria aurkeztu dute. Sortutako logoak 50 zenbakia eta Musikasteren hasierako hitza bateratzen ditu.
Bestetik, aurten Musikaste maiatzean ospatuko dutela adierazi dute, hain zuzen ere maiatzaren 19tik hil bereko 28ra arte. Guztira, 10 ikuskizun prestatu dituzte zortzi egun horietako, Errenteria-Oreretako zazpi eszenatokitan egingo direnak. Horien artean, Kukai Dantza taldearen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiak izango dira esanguratsuenak. Azkenik, Eresbil Fundazioak liburu bat argitaratuko du, Musikasteren historiaren gainean.
Eresbil Fundazioa, Musikaren Euskal Artxiboa eta Andra Mari Abesbatza dira ekitaldi hauen antolatzaileak.