Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ongi etorri, Orgasmo

Oiartzungo Gazte Sortzaileek elkarlanaren bidea indartzeko Orgasmo sortu dute. Argi dute zer, zertarako, eta nola nahi duten.

dav
Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2022/04/02

Oiartzungo sortzaile gazteek aurrera urratsa egin dute. Indarrak batzeko, elkar ulertzeko, elkarlan espazioak urratzeko bidearen zati handi bat egina dute jada, eta erabaki dute herriaren eta munduaren aurrean euren sormen asmoen berri emateko labela sortzea, Orgasmo. “Hasierako asmoa orgasmo bilakatu zen. Orgasmoa da elikatuz sortzea. Oiartzungo Gazte Sortzaileak gara eta hemen hasiko da gure orgasmoa, zuen orgasmoa, asmotik sortutako orgasmoa. Ongi etorri, beraz, Orgasmo”.

Gaur eman dute erakundetzearen berri herriko sortzaileek, Arizmendienean egindako agerraldian. Aipatu dute euren interesen alde saretzeko erabakia ez zela izan ausazkoa, “sarea kordel eta zulo bezala baino, lotura eta espazio gisa ulertzen dugulako, agian”. Sortzaileen amaraunaren behar fisikoetatik harago (entseatzeko lokala, finantzazioa…), eurena babes espazioa dela aldarrikatu dute, batzeak indartuko dituelako, eta iritzi trukeak aberatsago egingo dituelako. Iritzietan sakonduz, bat nabarmendu dute: “Sormena ere politikoa da”. Kulturatik, sormenetik, gizartean eragin daitekeela uste dute, beraz.

Sortzaile bezala eztabaidetatik ez dutela ihes egin nahi izan adierazi dute pertsonak eraldatzeko tresnatzat artea duten oiartzuar gazteek. Orgasmoren oinarri-oinarrian dago feminismotik landu nahi dituztela zapalkuntza eta botere harremanak. Bizi diren testuinguruaz ere gogoeta egin dute: “Testuinguru jakin batean sortzen dugu. Gure kasuan, Euskal Herrian eta euskaraz. Mundu globalizatu bateko hizkuntza minoritarioa izenik, hau ere, hautu politikoa da”. Eta gazte sortzaileen baldintzak prekario hitzarekin harremantzeak egiatik asko duela zabaldu dute, “kulturaren egoera prekarioa bada, sortzaile gazteena prekarioagoa da are”.

Herritik, herriarentzat
Orgasmoren DNAn ideiarik bada, batzearena da. Norbanako horien izaera eta nortasuna galdu gabe, baina indarra metatzea. Norberak bere aldetik bai, baina indarra egiteko eskuak emanda hobe. Hori esatetik egitera jauzia egina dago jada. “Baliabideak ditugu, sortzeko espazioa dugu, partekatzeko eremuak baditugu, egoteko, eztabaidatzeko…. Emanaldiak ere egiten ditugu”, adierazi du Josu Ibargurenek. Baina era berean, gazte oiartzuarrek ulertu dute sormena ere era kolektiboan landu daitekeela, burbuiletatik harago, Izaro Telletxeak adierazi duenez: “Horrelako espazioek ematen digute aukera beste jende batek zer sortzen duen jasotzeko, elikatzeko, ikasteko, elkartzeko. Topagune izateak, gainera, gure aldarriak mahaiaren gainean jartzeko aukera ematen digu, indartsuago izateko”.

Espazio intimoan landutakoa, herriaren aurrera jarri dute. Eragiten ari dira Oiartzunen. Hainbat emanaldi egin dituzte herrian jada, hitzez adierazten dutena artearekin ere azaltzeko. “Harrera oso ona zian dute egin ditugun emanaldiek. Erantzun handia izan dute. Pozik gaude”.

Arteak mugarik ez du. Dudarik ez da. Baina hasiera batez Orgasmoren asmoa da bertatik, herritik, eta herriarentzat eragitea, esperimentatzea, kolektiboki sortzen joatea. Zazpi kidek izan dituzte esku artean gaurko aurkezpenean Orgasmo hitza zuten kartelak. Serio arraio azaldu dute hitz egin dutenek zer diren, zer nahi duten, eta nola nahi duten. Serio doa Orgasmo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.