Lekukoaren zain daude
Igande goizaldean 22. Korrikaren lekukoak eramango dituztenek jada petoak jaso dituzte. Talde argazkia atera dute.
Korrika igande goizaldeko 04:00ak pasatxo iritsiko da Lezora (04:07an zehazki). Tren geltokitik aurrera lezoarrena izango da Korrika, sanjuandarrei lekukoa eman arte. Bitarte horretan, 20 minutuan, emozioa, ilusioa, eta AEKren aldeko laguntza oihua izango dira nagusi Unibertsitatean.
Lekukoak hartuko dituzten herriko eragile eta taldeek jada badute euren peto ofiziala, larunbatean eman zizkieten. Haiek, harro, talde argazkia atera zuten. Korrikaren esperoan daude, lezoar guztiak bezala.