Lezoko tiratzaileak, dominak pilatzen
Eskrimako Eskola Ligako azken aurreko jardunaldian domina asko ekarri dituzte Lezoko kirolari gazteek herrira.
Lezoko tiratzaile edo eskrima kirolari gazteek dominak irabazten jarraitzen dute. Joan den asteburuan egin zen Eskrimako Eskola Ligako azken aurreko jardunaldia, eta bertan hainbat ohorezko postu irabazi zituzten ikasle lezoarrek. Parte hartu zuten talde guztien artetik, Lezokoak izan ziren onenak sailkapen nagusian. Liga horretako azken saioa ekainean egingo dute, Eskolarteko Txapelketa.
Honakoak izan ziren herrikoek lortutako emaitzak:
- Haur Maila: Markel Amatek urrea lortu zuen, Eneko Castillok zilarra, Aner Galvezek brontzea, eta Nico Infante bederatzigarren izan zen.
- Kimu Maila: Jon Ruiz zortzigarren izan zen.
- Benjamin Maila: Ekhi Aiestaranentzat urrea, eta Aratz Aiestaranentzat brontzea.
- Benjamin Aurreko Maila: Erik Urtxipiarentzat brontzea, Einar Dominguez seigarren izan zen, eta Alex Garcia zazpigarren.