22. Korrika: nork eramango ditu Lezoko lekukoak?
Lekukoaren hamahiru txanda aldaketa izango dira Lezon. Lehenak jasotzen Tio Teronen Semeak taldekoak dira, azkenak zinegotziak.
Jakina da igande goizaldean iritsiko dela 22. Korrika Lezora, 04:07 inguruan, Renfeko geltokian jasoko dute lehena lezoarrek (03:50an gelditu dira tren geltokian. Hortik aurrera, 13 eragilek eramango dute lekukoa barruan duen mezuarekin. Euskal Herri osoa izango da herrira begira bitarte horretan.
Honakoak dira, hurrenkeran, Lezon lekukoak eramango dituztenak:
- Tio Teronen Semeak
- Lezoko Udaleko langileak.
- Oroitzene AEK eta Jai Batzordea.
- Kuadrillategi Faktoria.
- Iruntzen Emakume Taldea
- Txerrimuño.
- Tiñelu Elkartea.
- Munttar Txistulari Taldea.
- Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoak.
- Lezo Herri Eskola eta Lezo Institutua.
- Lezoko EH Bildu.
- Xabier Tubillaren familia.
- Lezoko udalbatza.