Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arramendi pasealekuko bizilagunei babesa eman diete

Apirilaren 16an iraungiko da duela 15 urte sinatutako kontratua, eta familia horien etxegabetzea saihesteko bildu dira gaur Bulebarrean.

Bulebarreko elkarretaratzea bizilagunak babesteko.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/07

Apirilaren 16an iraungiko dira duela 15 urte Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak Jaureguizar enpresarekin sinatutako babes ofizialeko etxeetako alokatze kontratuak. Etxebizitza horiek Arramendi pasealekuko 3, 5 eta 7 zenbakietan bizi diren bizilagunenak dira, eta familia horien etxegabetzeak saihesteko, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Donostiako Bulebarreko kioskoan bizilagun horiek babesteko eta aldarrikapenak plazaratzeko.

Alde batetik, bloke horietan bizi diren 40 familien jarraitasuna eskatu dute apirilaren 16tik aurrera. Horrez gain, Jaureguizar enpresari eskatu diote, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak ebatzitako 2021eko abenduaren 7ko 6319 dekretura heldu dadin, bukatzear dauden edo bukatuta dauden alokairuekin jarraitzeko eta enpresa jabeei diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen duena.

Errenteriako Udalbatzak emandako laguntza eskertu dute, martxoaren 29an egindako osoko bilkuran bizilagunen eta Kaleratzeak Stop-en aldarriekin bat bat egin zutelako. Gainera, Jaureguizar enpresarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bitartekari lana egitea eskatu zioten udalari. Horren harira, zehaztu dute ez dutela baztertzen Eusko Jaurlaritzari tanteo eta erretraktu eskubidea gauza dezan eskatzea, etxebizitzak BOEen prezioan erosiz alokairu sozialak mantentzeko.

Hori dela eta, astelehenean bidalitako burofax baten bidez, bizilagunek eta Kaleratzeak Stop-ek errentatzaileari jakinarazi diote kaltetuek ez dituztela etxebizitzak hustuko apirilaren 16an, egungo errenta babestua ordaintzen jarraituko dutela eta espero dutela errentatzaileak ez ditzala kontratua bukatzeagatiko etxegabetze demandak aurkeztu.

Etxebideko zerrendetatik

BOE horietan bizi diren familiak Etxebideko zerrendetatik zetozela eutsi dute, alokairu sozialeko etxebizitza baten eskatzaile gisa. Ordurako jada alokairuko merkatu pribatuan edo hipoteka mailegu bat eskuratzeko zailtasunak zituztela nabarmendu dute. Egoera horrek bere horretan jarraitzen duela baietsi, eta, gainera, egungo egoerak larriagotu duela aitortu dute.

Errentatzaileak maizter askoren egoera zein den badakiela adierazi dute. Bizilagun horiek alokairu babestuaren zenbatekoa finkatzeko, errenta aitorpenak bidali behar dituzte urtero. Horrez gain, salatu dute maizter horiek antzinatasuna galdu dutela Etxebiden BOE horietan bizitzera iritsi zirenetik, eta, beraz, ez dutela inongo aukerarik epe ertainean alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratzeko.

Bukatzeko, eutsi dute, familia horiek guztiek urtean daramatzatela udalerrian bizitzen, eta etxebizitza horietan jarraitzeko borondatea dutela eta kaleratuko ez dituztela.

Erlazionatutako edukiaJaureguizar: “Kasu bakoitza aztertuko dugu, ahalik eta irtenbide egokiena emateko”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.