Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasaitarren etorkizunari buruz hausnartzeko goiza izan da gaurkoa

Azpiegiturak, mugikortasuna eta ingurumena dira bizilagunen kezka nagusiak. Aldundiak eta udalak mahai gainean jarri dituzte horiek gaur.

Markel Olano eta Izaskun Gomez, gaur goizean Donibanen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/07

Iragan urteko irailaren 29an Trintxerpen kokatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz kapsula, pasaitarrak 2040erako zer-nolako Gipuzkoa nahi luketen hausnartzera gonbidatu zituena. Guztira 101 ekarpen jaso zituen tresnak Pasaian.

Erantzun horiekin pasaitarren kezka nagusiak identifikatu ahal izan dituzte bi erakundeek. Azpiegiturei, mugikortasunari eta ingurumenari lotutako proposamenak eta ezinegonak nagusitu dira. Horien atzetik, zahartzeari eta gazteek aisialdirako eta lanerako dituzten aukerei buruzko ideiak ere proposatu zituzten herritarrek.

Gaur goizean Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Izaskun Gomez alkatearekin bildu da, hain zuzen, Pasaiako etorkizuneko proiektuei buruz hausnartzeko. Haiekin egon dira, halaber, Ingurumeneko, Gizarte Politikako eta Mugikortasuneko diputatuak, Jose Ignacio Asensio, Maite Peña eta Rafaela Romero, hurrenez hurren.

Kapsula “tresna eraginkorra” izaten ari dela aipatu du Olanok, dagoeneko 21 herri eta lau unibertsitate campusetan egon baita, gipuzkoarrengandik 3.000 ekarpen baino gehiago jasoz. Diputatu nagusiaren arabera, ibilbidean zehar jasotako ekarpen guztiak foru erakundearen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan kontuan izango dira.

Gaurko bisitan bi erakundeek azken urteotan elkarlanean egindako proiektuen errepasoa ere egin dute. Artean, Adinberri zahartze osasungarrirako  zentroa aipatu dute: azken horrek adinekoentzako egoitza bat eta berrikuntza unitate bat izango ditu, eta obrak aurten bertan hastea aurreikusi dute.

Erlazionatutako edukiaEtorkizunari buruz hausnartzeko kapsula Trintxerpen jarri dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.