Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ANE ESPINA ERRASTI. MUSIKARIA.

[Elkarrizketa] «Gustuko dudana da jendeak egiten dudanaz gozatzea»

Biolin jotzaile modura bidea egiten ari da gazte lezoarra. Badaki oraindik ere asko duela ikasteko, baina lanean jarri du musikaren munduan aurrera egiteko azpimarra. Lesoinuren barruko emanaldian izango da bihar arratsaldean.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/04/08

Suitzan zela hitz egin du HITZA-rekin Ane Espina Errastik (Lezo, 2003). Biolineko ikastaro bat egin du han, astebetekoa. Izan ere, azken asteetan bere biolin jotzaile ibilbideak bultzada handia izan du, tartean joan den asteko asteartean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari bezala aritu zelako.

Hilaren 5ean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari bezala izan zinen. Sekulakoa esperientzia, ezta?
Oso esperientzia berria izan zen niretzat. Orkestra profesional batekin jotzen nuen lehen aldia zen. Hasiera batean, beldurra-edo nuen, ez nekien oso ondo nola sentituko nintzen orkestra batekin, beharbada txiki sentituko nintzela pentsatu nuen. Baina lehenengo entsegutik oso babestua sentitu nintzen, lasai. Urduritasuna banuen, baina beldur sentipenik ez nuen izan. Seguru atera nintzen oholtzara. Gozatzera.

Bai kontzertu horretarako, zein daramazun musika ibilbiderako, sekretu handirik ez da: lana, eta lan gehiago, ezta?
Hala da. Ez dago beste sekreturik. Txikitatik beti esan izan didate hori. Hemen inork ez du ondo jotzen jaiotzez dohain berezi bat duelako. Geroz eta gehiago lan egin, emaitzak hobeak izango dira. Eta emaitzak lortze horrek lanean jarraitzeko motibazio gehiago ematen dit.

Bi pieza interpretatu zenituen Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Piotr Ilich Tchaikovskyren bi pieza jo nituen, The Melodie eta Waltz Scherzo. Konpositore berberarenak izan arren ez dute antzekotasunik. Lehena oso melodikoa eta lasaia da, goxo interpretatzekoa. Bestea, berriz, azkarragoa da, birtuosoagoa. Gustagarri egin zitzaidan nahasketa hori egitea.

Zein erregistrotan zabiltza gusturen, birtuosismoan edo lasaitasunean?
Txikitatik gusturago izan naiz pieza lasaiagoekin, espresatzeko aukera gehiago ematen dutelako. Denoi zailago egiten zaizkigu obra teknikoagoak. Bilbon jo nuen Waltz Scherzo azkarra da, baina aldi berean oso alaia. Nahiz eta jotzeko zaila izan, transmititu nahi izan nuen arina zela, entzuteko erraza.

Zergatik hautatu zenuen biolin jotzaile izatea?
Txikitan flauta jotzen nuen. Beti musika tresna horrekin nenbilen. Tomas Garbizu Musika Eskolan instrumentuen aurkezpenak egin ohi dituzte, eta biolina ikusi nuen, biolin irakaslea, biolinarentzako errepertorioak entzuten hasi nintzen… ‘Agur flauta, kaixo biolina’, esan nuen. Hortik aurrera elkarrekin bidea egiten hasi ginen biolina eta ni neu.

Aipatu izan duzu Raffaela Acella biolin irakaslearen eragin nabarmena izan duzula.
Raffaela asko izan da niretzat, bai musika alorretik begiratuta, bai eta pertsonaletik ere. Egiten ari naizen bidearen arduradun nagusienetakoa da. Asko lan egin dugu elkarrekin. Elkarlana izan da gakoa: hark emandakoa nik jaso, eta gehiago ematen nuen; orduan, Raffaelak are eta gehiago erakusten zidan, eta nik maizago lan egiten nuen… Harekin klasera joan, hiru edo lau ordu egin… gozamena zen. Erretiratua dago egun irakasle bezala.

Zure musika ibilbidea Tomas Garbizu Musika Eskolan hasi, Errenteria Musikalen segi, eta orain Musikenen jarraitzen ari zara. Beti eskaileretan gora.
Bai, hala da. Musikenen sartzeko sarrera probak egin nituen, eta aukeratu ninduten. Aurretik, musika ikasketak ikastetxekoekin partekatzen nituen. Ez dut esan nahi ikastetxean egotea denbora galtzea zenik, baina bai astuna bi arloak uztartzea. Ikasturte honetan gozamena da bakarrik Musika ikasketak egin ahal izatea Musikenen. Nahi dudana egiten ari naiz lehenengoz: musika.

Musikari izateaz bizitzea, ametsa al da?
Ez dakit ametsa den, baina garbi dut musikaz bizi nahi dudala. Ez dakit zertan zehazki nahi dudan zentratu, baina musikarekin, musikaz bizi nahi dut. Baina orain ikasi behar dut, asko. Oraindik ez dakit ia deus ere, eta ikasi besterik ez dut egin behar. Ea etorkizunak zer ekartzen didan.

Gazte-gaztea zara. Zure adinekoek ez dute bizitzaz duzun ikuskera, hau da, etenik gabe ikasi eta musikan zentratzearena.
Denetik dago, ez pentsa. Hainbeste ordu sartzea, hainbeste sakrifikatzea, beharbada beste gazte batek ez du baloratuko. Baina ziurrenik nire egoeran ez daudenek pentsatzen dutela hori. Gauzak garbi izan behar dituzu, nahiz eta gauzak garbi izatea ere asko kosta!

Lezoarra izanik, herriko zein txokotan joko zenuke gusturen?
Elizan ondo, Gezalan ondo, kalean bada ondo… Niri, jotzea bada, berdin zait non. Gustuko dudana da jendeak entzutea, eta egiten dudanaz gozatzea.
Lesoinuren azken asteburua da honakoa. Gainera, bihar Euskadiko Musikari Gazteekin kideekin joko duzu [19:00etan, Gezalan, Sutargi Abesbatzarekin batera]. Garrantzitsua da horrelako musika ziklo bat herrian izatea, ezta?
Noski, hala da. Herriko musika ikasleentzat aukera izateaz gain, kanpoko musikariak Lezora etortzea inspirazio iturri da. Gainera, musika estilo asko entzun daitezke, nahasketa dago. Hori oso onurazkoa da. Gainera, Oihan anaiarekin eta beste hainbat kiderekin batera joko dut bihar. Oso polita izango da.

Erlazionatutako edukiaEnergia handiarekin iritsi da XXXVI. LesoinuAne Espina biolinista lezoarrak kontzertua eskainiko du Bilbon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.