Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Carlos Gomez. Antxoko Urdin liburu denda.

[Elkarrizketa] «Jipoitzen gintuzten, eta gure defentsa euskara izan zen»

Urdin liburu dendako erakusleihoek beti eman dute hizpiderik antxotarren artean. 22. Korrika irudikatzeko hautaturiko elementuak ez dira ausazkoak izan, asko baitute euskararen aldeko militantziatik.

Carlos Gomez, Antxoko bere dendan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/04/08

Etxetik jaso al zenuen euskararekiko konpromisoa?
Bai, amonarengatik. Hura gurekin bizi zen eta harengatik jaso genuen sentimendu hori. Kontua da euskara debekatuta zegoenez, ohitura hartu genuela erdaraz hitz egiteko, eta gaztelania hutsean egin izan dugula beti etxean.

Ikastolak hasi berriak ziren orduan, klandestinoak ziren. Banituen lagunak euskaldunak zirenak, baina gehienak erdaldunak ginen, eta heldu zen une bat, parrandaren batean-edo, ez dakit zehazki nola, ikusi genuela errepresioaren aurka joateko zerbait egin beharra genuela, eta euskara ikasteko erabakia hartu genuen.

Euskalduntzeko hautu kontzientea egin eta ikastaro txiki batean sartu ginen kuadrillako batzuk.

Noiz izan zen hori?
Uf! Kortaturen garaian. Hor badago disko bat El estado de las cosas (1986) inflexio puntu bat markatu zuena, Kortatuk hasieran gaztelaniaz abesten baitzuen, eta gero, Aizkolari eta halako abestiekin hasi zen euskalduntzen. Bada, gu berdin.

Euskalduntzeko konpromisoa zorrotz bete zenuten, ezta?
Barnetegitik bueltan erabakia hartu genuen hitz bat bera ere ez egiteko gaztelaniaz. Jendeak zioen: ‘Hauek zoratu dira! Menditik bueltatu dira burutik jota’. Baina guk hitza hasi eta buka bete nahi genuen. Aurrekoarekin puskatu beharra dago zerbait berria hasteko, eta hala egin genuen, muturrera eraman genuen.

Harrezkero ni beti ibili naiz ikastaroak egiten, irakurtzen… Eta bidean, lagunekin, beti gurea aldarrikatzen, jo eta su. Errepresioa handia zen, alde guztietatik jipoitzen gintuzten, eta gure defentsa euskara izan zen.

Irungo nahiz Pasaiako AEKn ibilia zara.
Kuadrillako gehienak Irungoak nituen, Moskukoak, eta han asko ibiltzen ginenez bertan hasi nintzen AEKn. Ni neu irundarra naiz, Antxon bizi arren.

Hori bai: denetarako genuen denbora, e! Tabernetan elkartu eta gure bilera propioak egiten genituen: ‘Ea, asteburu honetan zein kontzertutara joan behar dugu?’, eta hortxe gindoazen, ostegunetik igandera, deskantsurik gabe [barrez]. Nire amak xerra bokata erraldoi batzuk prestatzen zizkidan, bazekielako noiz alde egingo nuen, baina ez, ordea, noiz bueltatuko nintzen.

Denbora igaro da ordutik, baina konpromisoa tinko mantendu duzu dendan ere.
Bai, zentzu horretan beti izan naiz oso militantea. Nahiz eta euskaldun berria izan, ez dut lotsa ez inolako konplexurik, eta lehen hitza euskaraz egiten didanari beti hitz egingo diot euskaraz, hanka sartzeko beldurrik gabe. Erabileran uste dut dagoela gakoa euskara hedatzeko.

Horretarako saiakera da, hain zuzen, Korrika. Zein esanahi du zuretzat?
Zerbait erraldoia da, gure hizkuntza bultzatzeko, gure nazioa berpizteko. Euskararik gabe ez dago ezer, ez dago naziorik, euskaldunok ez gara existitzen; bereizten gaituen euskara ez bagenu espainiarrak ginateke. Gure nortasuna da euskara, eta jendea hona erakartzeko modu bat da Korrika; batzen gaituen zerbait.
Sentimendu hori beti islatu izan duzu liburu dendako erakusleihoan.

Salmentarako garrantzitsua da, noski, baina beti mezu bat uzten saiatzen naiz; kalean dagoen kezka modu sinple batean ikusgarri egiteko modu bat ere bada hau.
Zuhurki hautatzen dituzu elementuak.

Eszenatokia Pasaia da, horregatik daude portuko garabiak, kamioiak… baina ezkutuko zenbait mezu baditu, ikusi bi horiek [garabi baten gainean dagoen azal beltzeko panpina bat seinalatu du lehendabizi; eta erakusleihoaren beste aldean dagoen kartel bat gero. Inor ez da ilegala irakur daiteke bertan].

Erlazionatutako edukiaLau egitarau, intentzio berdina: 22. Korrika
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.