Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
MIREN USABIAGA. EUSKARA IRAKASLEA ETA KORRIKAREN LEKUKOAREN IRABAZLEA

[Elkarrizketa] "Oso momentu polit eta hunkigarria izango da"

Usabiaga izan da HITZAren lekukoaren zozketako irabazlea. Ilusio handiarekin jaso du albistea, Korrikaren etorrera modu berezian bizi baitu. Honakoa izango da lekukoa eutsiko duen lehen aldia.

Miren Usabiagak eramango du Hitza-ko lekukoa Korrikan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/04/08

HITZAren lekukoaren zozketako irabazlea izan zara, eta zuk eramango duzu Irun eta Oiartzun arteko zatian, Gurutze inguruan. Zer suposatzen du zuretzat Korrikako lekukoa eramateak?
Aurreneko aldia izango da niretzako lekukoa eramaten, eta egia esan behar badut, izugarrizko ilusioa egiten dit. Niretzako ezusteko sorpresa izan da lekukoa eramateko saria jasotzea. Are eta gehiago gaueko Korrika izanik. Gaueko Korrikak badu bere xarma berezia, egunekoak ere duen bezala, baina gauekoa bereziagoa dela uste dut, eta ilusio handia egiten dit.

Ilusioaz mintzatu zarela, zer esanik ez zuretzako euskara irakaslea izanik.
Korrika berezia izan da beti niretzako, ikastolan eta familian. Ikastolari dagokionez, asteak daramagu Korrikaren inguruko gogoeta bat egiten, ez bakarrik zer suposatzen duen, baizik eta horren atzean zer dagoen. Azken batean, Korrika aldarrikapen bat da. Nik bizi izan dut, eta ikasleei ere saiatzen naiz transmititzen ez dela egun puntual bateko gauza bakarrik, gustatuko litzaidakeela akuilua izatea.

Kopuruek diote gero eta gazte gehiagok dakitela euskara, baina ni konbentzituta nago gero eta gutxiago entzuten dela. Hori dela eta, Korrika bezalako egitasmoak behar ditugu gure kontzientziak astintzeko.

Zer transmititzen diezu ikasleei Korrikari buruz?
Korrika euskararen transmisioan dagoen beste iniziatiba bat bezala kokatzen dut. Gure ikasle askok euskara ikastolan egiten dute bakarrik, eta ziurrenik, askok irakasleekin egiten dute soilik. Beraien aisialdian edo beraien arteko harremanetan euskarak presentzia urriagoa dauka.

Niretzako oso garrantzitsua da euskararen garrantzia azpimarratzea. Azken finean, Korrika euskararen herria batzen duen jarduera ere bada, eta nik euskararen herrian eta tankera honetako egitasmoetan sinesten dut. Hori beti transmititzen diet, baina Korrikak aitzakia ematen dit horri buruz gehiago hitz egiteko.

Zer da zuretzako Korrika? Zer nolako bizipenak etortzen zaizkizu gogora?
Korrika euskaltegian lan egin nuen garaitik ezagutzen dut. Lehen pertsonan bizitzen dut, eta saiatu naiz hori ere nire seme-alabei eta ikasleei transmititzen. Kuriosoa da, baina badago belaunaldi bat Korrikarekin hazi dena, eta haientzat ere oso iniziatiba berezia da. Oraindik ere, nire seme-alabei edo ilobei Korrikari buruz hitz egiten diedanean, zerbait berezia bezala antzematen dute. Uste dut gure belaunaldiak lortu duela transmititzea. Koska izango da ea oraingo belaunaldiek transmitituko duten Korrikarekiko maitasun hori.

Korrika beste ekinaldi bat bezala bizi izan dut, pixka bat akuilu lana egiten diguna, eta euskarari bultzada eman diona. Badakigu denaren atzean helburu ekonomiko bat ere badela, baina euskaldunontzat bada beste aukera bat gure nortasuna eta izaera eraikitzen laguntzeko.

Honakoa ez da zure lehen eta azken aldia izango lekukoarekin, ezta?
Lehen aldia da honakoa, eta gainera, Hitza-ri esker izango da. Hitza-k aukera eman dit hedabidearen nolabaiteko aurpegia izateko kilometro horretan. Oso momentu polita eta hunkigarria izango da, eta benetan espero dut intentsitate handiz bizitzea. Lasterka egitearena beste asunto bat izango da. Egia da korrika egiten, berandu bada ere, ikasleengatik egiten hasi naizela. Orereta Ikastolak Lilatoian parte hartzeko gonbita egiten du, eta horri esker, lasterka hasi naiz.

Horrez gain, nabarmendu nahiko nuke, familian pendiente daukagula kilometro bat erostea. Euskal Herriko zenbait herritan badaude inork nahi ez dituen kilometroak, pixka bat galduta daudenak, eta etxean kilometro hori erostea pendiente daukagu anai-arreben artean. Horregatik, hau izango da nire lehen aldia lekukoa eramaten, baina ez da azkena izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.